Txotxongilo emanaldia, Ibarrako plazan

Iñigo Terradillos 2014ko uztailaren 4a

Ibarrako Kultura eta Gazteria sailak adin guztiei zuzendutako txotxongilo emanaldiak antolatu ditu uztailerako. Lau ostiraletan izango da, eta gaurkoan, Buho Teatro Andaluziako (Espainia) taldeak Operas en miniatura lana eskainiko du. 20:00etan izango da, Ibarrako plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!