Ibarrako gazteek euren festak agurtu dituzte

Maier Ugartemendia 2014ko ekainaren 16a

Atzoko Bi bala taldearen kontzertuarekin eta talo janarekin agurtu dituzte aurtengo gazte festak.

Ibarran agur esan diete aurtengo gazte festei. Ostiralean txupinazoaren ostean, pilota txapelketako finala izan zen Emeterio Arresen, eta bertan bildutako jendearekin bat eginez aurten sagardo dastaketa ere bertan egin zuten.  Honen ostean, barrikotea eta gaua luzatzeko kontzertuak izan zituzten, besteak beste. Larunbatean, umeen jokoak, dantza, txokolate jatea, bertso poteoa eta kontzertuak izan zituzten. Igandean ere, oraindik indarrak zituenarentzat Bi bala taldearen musika eta talo jatea antolatu zituzten. Honenbestez agurtu zituzten aurtengo gazte festak datorren urtera arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!