Zaldia protagonista, Izaskun auzoko jaietan

Ataria 2014ko ekainaren 7a

Zaldi lasterketak eman die hasiera Ibarrako Izaskun auzoko jaiei. Ondoren, pintxo eta sagardo dastaketa izan dute bertaratuek.

Haimaika zaldi eta zaldunek eman dute ikuskizuna Izaskunen. Tartean, Egoitz Luisa anoetarra izan da. Lehen postua Santi Telleria lasartearrarentzat izan da, bigarren Eneko Urbieta zumaiarra eta hirugarren sailkatua Imanol Mujika lasartearra. Anoetarrak laugarren postuarekin konformatu behar izan du.

Gaur hasi baino ez dira egin jaiak eta bihar eta etzi Izaskunen ez da festarik faltako.

Ekainak 8, bihar
12:00. Herri kirolak.
14:30. Bazkaria. Ondoren, Andoni Egaña eta Julio Soto bertsolariak.
18:00. Gorriti eta bere animaliak.
19:00. Trikitilariekin erromeria.  
Ekainak 9, astelehena
10:00. Diana.
11:00. Meza Nagusia.
12:00. Hamaiketako herrikoia.
13:00. Bertso saioa: Anjel Mari Peñagarikano eta Iker Zubeldia.
17:30. Alurr dantza taldea. Ondoren, haurrentzako gozokiak.
18:30. Peñagarikano eta Zubeldia.
19:00-20:30. Erromeria eta jaien amaiera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!