Zaldi lasterketak emango die etzi hasiera Izaskun auzoko jaiei

Iñigo Terradillos 2014ko ekainaren 5a

Urtero moduan, ikusmin handia sortzen duen lasterketarekin hasiko dira etzi Izaskungo jaiak. Ermitaren azpiko zelaia jendez beteko da zaldunen arteko lehia gertutik ikusteko. Gainera, jatekoa eta edatekoa ere izango da guztien eskura.

Igandean, berriz aizkolarien eta harri jasotzaileen saioak izango dira eguerdian, eta bazkalostean Egaña eta Soto ariko dira bertsotan. Txikienentzako Gorriti eta bere animaliak izango dira, eta dantzan aritzeko aukera ere bai, herriko trikitilarien eskutik. Azken egunean, astelehenean, nabarmentzekoak dira bertso saioak goiz eta arratsaldean, eta Alurr dantza taldeak urtero eskaintzen duen emanaldia.

Egitaraua
Ekainak 7, larunbata
17:30. Zaldi lasterketa. Ondoren, pintxo eta sagardo dastatzea.
Ekainak 8, igandea
12:00. Herri kirolak.
14:30. Bazkaria. Ondoren, Andoni Egaña eta Julio Soto bertsolariak.
18:00. Gorriti eta bere animaliak.
19:00. Trikitilariekin erromeria.  
Ekainak 9, astelehena
10:00. Diana.
11:00. Meza Nagusia.
12:00. Hamaiketako herrikoia.
13:00. Bertso saioa: Anjel Mari Peñagarikano eta Iker Zubeldia.
17:30. Alurr dantza taldea. Ondoren, haurrentzako gozokiak.
18:30. Peñagarikano eta Zubeldia.
19:00-20:30. Erromeria eta jaien amaiera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!