Espainiako Barne Ministerioak esan du atxilotuek eremu publiko bat baliatu nahi izan dutela "hildako etakideak gurtzeko, omendaldi iraunkorrerako leku enblematiko bat sortu eta haien memoria gorde, jarduera terrorista legitimatu eta erakundearen ideiei eusteko".
Barne Ministerioak dio Gudarien Basoa izena emanik, 239 haritz landatu dituztela, hildako ETAko kide bakoitzeko bat. Guardia Zibila goizean ibili zen atzo, Aritxulegin, eta aipatu basoa eraitsi zuen, aldaxkak eta plaka txiki ugari eramanda.