Aimar Odriozola ibartarrak irabazi du Gipuzkoako Gazte Mailako Aurresku Txapelketa

Ataria 2014ko maiatzaren 21a

Aimar Odriozola dantzari ibartarra, Errenterian
Larunbatean jokatu zuten Gipuzkoako Gazte Mailako Aurresku Txapelketako finala, Errenterian, eta oholtzara igo ziren hamabi dantzarietatik Ibarrako Aimar Odriozola izan zen onena. Legazpiko Soinu Zahar Txapelketan, aldiz, eskualdeko zazpi dantzari iritsi ziren finalera, baina ez zuten garaipenik lortu. Izaro Urrestarazu ibartarrak hala ere, arroparen saria irabazi zuen, Ramon Garziak diseinatzaileak egindako soinekoarekin.

Odriozola gaztea Landare elkartearen txapela eta gerrikoa irabazi zituen, eta Errenteriako Udalaren eskutik trofeoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!