Mendia ulertzeko beste modu bat, Ibarran

Ataria 2014ko maiatzaren 20a

Beñat Doyharzabal eta Maitane Garmendiaren bidaiaren argazki bat
Lehen aldiz egingo dute Mendi Astea; hiru ekitaldi antolatu dituzte Subegik eta Aharikotalka koadrilak

Ibarran Mendi Astea antolatu dute lehen aldiz, mendia ulertzeko beste modu bat erakutsi asmoz. Subegi elkarteak eta Aharikotalka koadrilak antolatu dute eta herritarrak ere izango dira protagonistak. Izan ere, maiatzaren 29an Beñat Doyharzabal eta Maitane Garmendia ibartarrek Hegoamerikan 3 hilabetez egindako bidaia izango dute hizpide.  
Lehen ekitaldia, dena den, datorren asteartean izango da. Lizartzan bizi den Arkaitz Mendia lazkaotarrak eta Ordiziako Pedro Garciak Gasherbrum Himalaiako Karakorum mendikatean dagoen Gasherbrum mendira eginiko espedizioaz hitz egingo dute, Amets baten BIZIpena jarri diote izena, bidaia hartan kidetako batzuk hil egin zirelako.


I. Mendi Astea

  • Maiatzak 27, asteartea. Gasherbrum 2013: amets baten BIZIpena, Arkaitz Mendia eta Pedro Garciaren eskutik, 19:30ean, Subegin.
  • Maiatzak 29, osteguna. Mendibizizale Hegoamerikan, Beñat Doyharzabal eta Maitane Garmendiaren eskutik, 19:30ean, Subegin.
  • Ekainak 5, osteguna. Tocando el vacio filma, 19:30ean, Subegin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!