Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gure Esku Dago ekimenak hainbat ekitaldi antolatu ditu Ibarran, aste honetarako. Batetik bihar, hilak 21, 'Gazta Zati Bat' filma eskainiko dute kultur etxean 18:30ean, eta ondoren, Jon Maia zuzendariarekin solasaldia egingo dute. Ostiralean, hilak 23, giza-katea egingo dute herriko sarreratik plazaraino, eta 20:45ean herri afaria egingo dute plazan. Antolatzaileek sagardoa eta ura jarriko dituzte borondatearen truke, eta bakoitzak eraman beharko du jatekoa eta mahai-tresnak. Eguna bukatzeko, Gure Esku Dago koreografia egingo dute eta herritarrek osatutako aurkezpena ere ikusi ahal izango da, 22:00etatik aurrera. Eguraldi txarra eginez gero, Emeterio Arreseko frontoian egingo dituzte plazako ekitaldiak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?