Ibarrako piparrak landatu dituzte ikastolako gazteek

Iñigo Terradillos 2014ko maiatzaren 15a

Ibarrako Uzturpe ikastolako gazteak piparrak landatzen egon dira. Ikastolako guraso batzuen ekimenez, gazteei piparrak zer diren, zein modutan jan daitezkeen, eta landatze prozesua nolakoa den azaldu diete. Ekimen honen eta aurrera begira egin asmo dituztenen bidez Ibarrako piparrari bai herrian bai eta herritik at ere dagokion lekua ematea dute helburu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!