Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera egin die Ibarra Sokatira Taldeko kideei

Ataria 2014ko maiatzaren 13a

Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera egin zien atzo, azkenaldian arrakastak lortu dituzten hainbat kirolari gipuzkoarrei, eta tartean ziren Ibarra Sokatira Taldeko kideak. Munduko Txapelketan brontzezko dominak lortu zituzten, emakumezkoen zein gizonezkoen mailetan.

Ibarra Sokatira Taldeko kideez gain, eskubaloiko liga irabazi duten Bera Bera taldekoak, Dasnel Gonzalez Espainiako Judoko txapelduna eta Iñigo Peña Arriola Piraguismoko Munduko Kopako K4 modalitateko irabazlea izan ziren ekitaldian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!