Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera egin die Ibarra Sokatira Taldeko kideei

Ataria 2014ko maiatzaren 12a

Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera egin die gaur azkenaldian arrakastak lortu dituzten hainbat kirolari gipuzkoarrei, eta tartean izan dira Ibarra Sokatira Taldeko kideak. Munduko Txapelketan brontzezko dominak lortu zituzten, emakumezkoen zein gizonezkoen mailetan, eta horregatik egingo diete harrera.

Ibarra Sokatira Taldeko kideez gain, eskubaloiko liga irabazi duten Bera Bera taldekoak, Dasnel Gonzalez Espainiako Judoko txapelduna eta Iñigo Peña Arriola Piraguismoko Munduko Kopako K4 modalitateko irabazlea izan dira ekitaldian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!