Tolosaldetik hainbat lagun joan dira gaur goizean goiz Vivoneruntz (Frantzia). Maite Aranalde eta bertako espetxean dauden gainerako euskal presoek bizi duten egoera salatzera joan dira. "Vivonne-Poitiers espetxeko euskal preso politikoei asteburutako bisitaldi luzeak kendu dizkiete. Orain arte, ordu t'erdiko bisitak asteburutan jaso zitzaketen, baina orain bisita hauek izateko aukera asteazken eta ostegunetara mugatu diete, asteburutan 45 minutukoa soilik izan dezaketelarik. Etxetik ia 500km-tara daudela kontuan izanik, honek bisita luzeak egitea ia ezinezko egiten du, eta asteburutan egun osoa kotxean igarotzea 45 minututarako", azaldu dute eskualdetik bertara joan diren Maite Aranalderen senide eta lagunek.
Honen aurrean, bisita duin batzuk eskatuz presoak bihartik borrokaldian hastekoak dira, eta gaur senide eta lagunak (15 lagun) egoera hori salatzen izan dira Vivonnen. Azoka eguna zela aprobetxatuz, bertako biztanleei egoera honen berri eman diete esku orriak banatuz.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!