Ontziak jasotzen ari dira ibartarrak

Ataria 2014ko martxoaren 19a

Gaur goizean hasi dira ontziak banatzen
Hondakin bilketa atez ate egiteko ontzien banaketa hasi dira egiten Ibarran. Asteazken goizean hasi ziren, eta jende ugari gerturatu zela esan dute udaletik. Larunbatera arte egongo dira, banatzen, Beko Bideko lokalean. Denera, 1.800 ontzi banatuko dituzte.

Guztira lau ontzi banatuko dituzte herritarren artean, eta apirilaren hasieran hasiko dira bilketa sistema berriarekin.

ONTZIAK
Lau ontzi. Ibarrako Udalak lau ontzi banatuko dizkie herritarrei.
Materia organikoa:
Etxean erabiltzeko ontzi bat izango da, eta beste bat kalera ateratzeko.
Errefusa:
Kalera ateratzeko ontzi bat.
Ontzi arinak + papera eta kartoia:
Ontzi bakar bat erabiliko da.

ONTZIEN BANAKETA
Herritarrei. Beko Biden udalak duen lokalean banatuko dira:
• Martxoak 19, 20, 21:
10:00 - 13:00 eta 18:00 - 21:00.
• Martxoak 22:
10:00 - 14:00etara.
Merkatariei. Martxoaren 24, 25, 26, 27 eta 28an banatuko zaie.

BILKETA SISTEMA
Hasiera. Apirilaren hasieran jarriko da martxan hondakin bilketa sistema berria.

EGUTEGIA
Ontzi arinak. Astelehena eta osteguna.
Organikoa. Asteartea, ostirala eta igandea.
Papera eta kartoia. Asteazkena.
Errefusa. Larunbata.
Pixoihalak eta konpresak. Egunero.
Ordutegia. 20:00 - 22:00.

INFORMAZIO BULEGOA
Lekua. Kultur Etxea (672 654 506, ibarra@tolosaldea.org).
Astelehena, asteazkena, ostirala. 10:00-13:00.
Asteartea, osteguna. 17:00-19:00.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!