Ibarratik Misio Taldeak bere proiektuen berri emango du hilaren 12an

Tolosaldeko Ataria 2014ko mar. 7a, 10:45
Ibarratik Misio Taldeak Gobernuz Kanpoko Erakundeak Ekuadorren eta Hondurasen dituen egitasmoen berri emango du asteazkenean, 20:00etan, parrokiko lokalean.

San Jose eguna izango da martxoaren 19an, eta egun horrekin batera Ibarratik Misio Taldeak Misio Astea abiarazten du urtero. Aste horren barruan erakundeak abian dituen proiektuen berri ematen du eta hori egiteko bilera egingo du martxoaren 12an, 20:00etan, elizako parrokian. Zehazki Ekuadorren eta Hondurasen dituzten egitasmoen berri emango dute.

Horiek horrela, Ibarratik Misio Taldeak jasotzen duten laguntza eskertu nahi izan du; garapen proiektuetarako udalak jartzen duen %1a, Gabon egunean eta Agate Deuna bezperan parrokiko abesbatzak biltzen duen dirua, azoka egunean eta Merkatu Txikian lortutako dirua, jendeak emandako opariak... ekarri dituzte gogora.

Orona kooperatibak hiru urtez diru laguntza eman dietela ere nabarmendu dute. Zehazki Honduraseko Aldea Suyapan duten proiektua lagundu du Oronak, eta Legorretako Udalak eta Ugarotarrok Sendi Ekintza taldeak ere 7.500 euro eta 6.300 euro eman dituzte, hurrenez hurren. Ekarpen hauei esker Suyapan etxeak egin dituzte eta putzu beltzen estolderia jarri dute. Laskorain ikastolak ere 7.900 euro eman ditu estolderia aldatzeko. Esan behar da proiektu honek 60.000 euroko aurrekontua duela, eta erdia finanatzatu nahi duela gobernuz kanpoko erakundeak.

Bukatzeko, jendeak egindako diru ekarpen zuzenak ere eskertu dituzte, eta baita 150 familia babesteko konpromisoa duten pertsonen eta hainbat enpresaren konpromisoa ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!