Goizeko bederatziak aldera gizonezko baten gorpua aurkitu dute Ibarran, ibaian. Ertzaintza kasua ikertzen ari da oraindik eta ez dute informazio handiegirik.
Hala ere, prentsa bulegoko arduradunak azaldu duenez ez dago indarkeriaren zantzurik, oraingoz behintzat. 50 urte inguruko gizasemea uretatik atera behar izan dute.