Mendi lasterketako Euskal Selekzioa aurkeztu dute

Ataria 2014ko otsailaren 15a

Euskal Selekzioa aurkeztu dute Euskaltrail egunaren barruan
Euskaltrail eguna egin dute bigarrengoz, Ibarran, Izaskun auzoan, eta Euskal Herriko mendi lasterkari onenak bildu dira bertan. Euskal Selekzioaren aurkezpena ere egin dute, eta bertan dira Tolosaldeko Leire Agirrezabala, Aitziber Ibarbia eta Hassan Ait Chaou.

Giro onean joan zen atzo, Euskaltrail eguna. Goizean mendi irteera egin zuten Ibarrako Belabieta kiroldegitik aterata, eta ondoren Izaskunen bazkaldu zuten. Bazkariaren aurretik Elkartasun Zapatila kanpainaren barruan, kirola egiteko oinetakoak jaso zituzten, eta hiru boltsa handi betetzea ere lortu zuten.

Bazkaria eta gero etorri ziren sari banaketak, zozketak, Euskal Selekzioaren aurkezpena eta Euskal Herriko mendi lasterkari onenen arteko mahai ingurua, Iker Karrera, Uxue Fraile, Aritz Egea, Leire Agirrezabala eta Alex Txikon bildu zirelarik bertan.

Zozketak aurkezteko ardura Emelie Forsbergez, Kilian Jorneten lagunaz, mozorrotutako Joseba Usabiagak izan zuen, eta ekitaldia umorez janztea lortu zuen.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!