Ibarrako nesken sokatira taldeak beste garaipen bat lortu du

Ataria 2014ko urtarrilaren 27a

Euskal Herriko zortziko sokatira txapelketaren finala izan da asteburuan eta bertan Ibarrak emaitza bikainak lortu ditu; nesken taldeak txapela jantzi du eta mutilenak, bigarren egin du.

Guztira hamar talde lehiatu ziren larunbatean Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan; neskak 540 kilokoan aritu ziren eta mutilak 640 kilokoan.

Ibarrako nesken taldeak beste garaipen bat lortu zuen, izan ere, lehenak izan ziren eta atzean utzi zituen Gaztedi, Badaiotz eta Bizindar. Mutilek aldiz, bigarren egin zuten, Abadiñok irabazi zuelarik. Hirugarren Ñapurrak izan zen eta laugarren Murueta.

Zortziko sokatiran, euskal denboraldia otsailaren 8an bukatuko da, Bilbon, 600 eta 500 kiloko finalekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!