Bai Euskal Herriarik Subegi Kultur Elkartearen laguntzarekin antolatutako mus gaua arrakastatsua izan zen, 44 jokalari elkartu baitziren Ibarrako elkartean. Hauetatik bost emakumeak. 22:30ak inguruan hasi ziren jokoan, eta finala goizaldeko ordu txikietan jokatu zen. Tartean, xelebrekeria ugari.
Euskal Herriko Mus Txapelketa herriz herri jokatzen da, eta Ibarrako kanporaketan, ondorengo fasean herria nortzuk ordezkatuko duten erabakitzen zen. Horretarako eskubidea lehen hiru sailkatuek lortu zuten:
1. Olariaga-Mujika
2. Leire Tolosa-Aitor Zubillaga
3. Gonzalo-Jordi