«Orain arte ez zegoela ezer esaten ziguten, eta orain esperantza txiki bat dugu»

Rebeka Calvo 2014ko urtarrilaren 22a

Kepa Iribarren eta Izaskun Aizpurua Sanfilippo gaixotasuna duen Oierren gurasoak dira. Entsegu kliniko bat egitea da Oier laguntzeko era bakarra, eta horretarako 3 milioi euro behar dituzte. Hainbat ekimen egiten ari dira Gipuzkoan laguntzeko, eta Kutxabank-en ere kontu korrontea ireki dute diru ekarpenak jasotzeko.

Ibarrako familia honen egunerokotasuna aldatu egin da azken asteetan. Orain arte Maite eta Oier seme-alabaz arduratzea eta lana ziren egiteko nagusiak, baina orain komunikabideekin hitz egiteaz eta Oierren alde egiten diren ekarpen guztiak kudeatzeaz ere arduratu behar dira. Oierrek Sanfilippo gaitza dauka, A motakoa, hau da, bortitzena, eta honek ez dio aurrera egiten uzten, gaixotasun hau duten haurrak nerabezaroan hil egiten direlarik. Ume alaia da ibartarra, geldirik egoten ez dena, eta irribarretsu hartu du Ataria Maite arrebarekin eta gurasoekin batera.

Biharko egunkarian irakurri ahal izango duzue elkarrizketa osoa.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!