90 pertsonek hartu zuten parte krosean eta antolatzaileek 104 kilo elikagai jaso zituztela esan dute. Ibarrako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez aste honetan eramango dute bildutakoa Oiartzungo elikagaien bankura. Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete parte hartzaileei eta lanean aritu zirenei, eta baita herriko merkatariei eta Hauspoa elkarteari ere.