Gizonezkoetan, zazpi talde aritu dira eta lehen jardunaldiko irabazlea Ñapurrak izan dira, 6,5 punturekin. Puntu berdinak lortu ditu Sokarrik. Ibarra, laugarren eginez, 4 puntu eskuratu ditu. Emakumezkoetan, lau taldea ari dira lehian, eta lehen jardunaldian Gaztedi izan da irabazlea 4 punturekin. Ibarrak, bigarren, 3 puntu lortu ditu.
Bigarren jardunaldia, bi mailetan, hilaren 19an izango da, Gatikan (Bizkaian), 11:30ean hasita.