Ibarrako merkatari elkarteko kideen esanetan, Gabonetan abiarazitako kanpainak garrantzi handia izan du. Egin dituzten ekimenen arten zegoen zozketarena, eta balantze ona egin dute zozketak izan duen harrerarekin. Herritarrak erostera bultzatzen dituela horrelako ekimenek esan dute. Era berean, pixkanaka ibartarrak herrian erosteaz ari direla kontzientziatzen nabarmendu dute.
Bada, zozketan saritu izan direnek lau komertziotan gastatu duten diruaren batuketa jasoko dute sari moduan. Ibarrako merkatari elkartea eurekin jarriko da harremanetan saria emateko.