Saharara bidaltzeko materiala ari dira biltzen Ibarran

Ataria 2014ko urtarrilaren 10a

Ibarrako Udaleko Gizarte Zerbitzuetan aurten ere Saharara bidaltzeko elikagaiak jasoko dituzte.

Udalak herritarrei egin die dei Sahararako gaiak udaletxera eramateko. Jasoko dituzten elikagaiak arroza, lekaleak, pasta, hegaluzea eta sardinak oliotan, azukrea, eztia eta olioa dira. Era berean,  konpresak eta helduentzako eta haurrentzako pixoihalak ere behar dituzte. Eta baita eskolarako materiala ere. Materiala hilaren 24a bitarte jasoko dute.

Lagundu nahi dutenek aipatutako gaiak udaletxera eraman beharko dituzte 09:00etatik 14:00etara; kultur etxera 10:00etatik 13:00era, edo 15:30etik 21:00etara; edo Uzturpe ikastolara eskola orduetan. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!