Gaueko bederatziak laurden gutxiagotan joan zen pertsona bat Ertzaintza Etxera bi lagun Uzturreko pareta batean trabatuta geratu zirela esateko. Erreskate eta Zaintza Unitateko mendiko taldeko ertzainak joan ziren mendira eta gauerdia baino pixka bat lehenago topatu zituzten bi gazteak. Ordu erdi beranduago jaitsi zituzten 24 urteko bi tolosarrak inongo zauririk gabe.