Ibarrako Belabieta kiroldegian Euskal Herriko goma gaineko 4x4 txapelketaren hirugarren eta azken jardunaldia jokatu dute, eta Ibarra indarrean aritu da. 260 kilotan emakumezkoen A taldeak tiraldi guztiak irabazi ditu, eta txapela eskuratu dute.
15 puntu lortu dituzte hiru jardunalditan, eta erabakita utzi dute garaipena. Zalantza bigarren eta hirugarren postuetan izan da, beraz. Badaiotz eta Ibarra B taldeek hiru jardunaldietako puntuak gehituta berdinketa sorut dute 10,5 punturekin, eta Badaiotzek kitarakoan lortu du, azkenik, bigarren postua.
Gizonezkoetan, berriz, 300 kilokoen mailan, kitarakoan erabaki dituzte lehen lau postuak. Sokarrik irabazi du Euskal Herriko txapelketa, eta bigarren, berriz, iparraldeko Ñapurrak taldea sailkatu da. Ibartarrek hirugarren postuan amaitu dute txapelketa.