Ternuak Leire Agirrezabala fitxatu du

Ataria 2013ko abenduaren 11

Mendi lasterkari ibartarrak urte bikaina egin du eta datorren urtean Ternua´s Friends taldean ariko da.

Ternuak Leire Agirrezabala mendi lasterkari ibartarra fitxatu du. Berarekin batera beste bi euskal korrikalari ere fitxatu ditu taldeak: Aritz Egea eta Jokin Lizeaga. Hiruak datorren urtean Ternua´s Friends taldean ariko dira.
Leire Agirrezabalak urte bikaina egin du aurten, bere lehenengo urtea mendi lasterketetan. Leitzan jokatutako EH Mendi Erronka irabazi zuen eta segidan eukal selekzioan sartu zen eta selekzioaren barnean Lanzaroten (Espainako Kopa) eta Vilaller-en ( Espainako Txapelketa ) lehiatu zen. Zumaia Flysch Trail 2013 irabaztea lortu zuen uztailean, eta La Saga Sky Race irabazi eta gero Espainako Kopako bereganatu zuen. Gorbeia Suzien irabazita Euskadiko txapeldun, eta Goierri Garaia irabazi ostean Donostiako Maratoian itxi du denboraldia 2:53 eginez bosgarren postua lortuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!