Bilketa eredu berrian aldaketak eskatzeko epea zabalik

Igor Agirre 2013ko aza. 28a, 17:14
Abenduaren 9ra bitarte eskatu ahal izango dira aldaketak orain arteko erabakien inguruan.

Pasa den astean hasi zen zabor bilketa eredu berriaren inguruko gizarteratze prozesua Ibarran. Egindako bilera hauetan, hurrengo hilabeteetan martxan jarriko den atez ateko hondakinen bilketa sistemak izango dituen xehetasunen berri eman zen teknikoen laguntzarekin.

Euskaraz nahiz gaztelaniaz egindako bileretan, sistema eredu berriarentzat zein baliabide banatuko diren eta etorkizunean martxan jarriko den egutegia aurkeztu zitzaizkien herritarrei.

300 lagun inguru elkartu ziren bilera hauetan, eta orokorrean, bilerak positiboki baloratu zituzten parte hartzaile ia guztiek. Ordutegiaren, birziklatz earen eta alegazioen inguruko kezkak azaleratu zituzten batik bat herritarrek bilera hauetan.

Familia bakoitzak euren kuboa non utzi beharko duen erakusten dituzten argazki muntaiak ere erakutsi ziren pasa den asteko bileretan eta hauek, ikusgai egongo dira etxe bakoitzeko portaletan aste honetan zehar.

Aldaketak eskatzeko, eraikinetako bilerak egin beharko dituzte bizilagunek, eta bertan erabaki, udalak eta teknikoek eginiko proposamenak onartzen dituzten ala ez. Auzokideen arteko bileretan erabaki beharko da ere, papera eta kartoiarentzat edukiontzi komunitario bat erabiliko duten edo ez.

Erabaki hauetan hartutako erabakiak kultur etxean kokatuta dagoen informazio bulegoan jakitera eman beharko dira abenduaren 9a baino lehen. Aurreko astean ospatu ziren lau bileretara gerturatu ezin izan zuten herritarrek edo edozein gairen inguruko zalantza nahiz iradokizunen bat duten bizilagunek, Ibarrako kultur etxean kokatuta dagoen informazio bulegora jo dezakete astegunetan herritarrentzako irekitako ordutegi berezian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!