II. Azkue Eguna, larunbatean

Naiara Roldan de Aranguiz 2013ko urriaren 31

Ibarran, iaz abiatutako egitasmoari jarraika, larunbatean, II. Azkue Eguna ospatuko da.

Ibarran, iaz abiatutako egitasmoari jarraika, larunbatean, II. Azkue Eguna ospatuko da. Egun batez, Ibarrak alkate berria izango du; izan ere, eguerdi aldera, Azkueko astoa jaitsiko da auzora eta Azkueko alkate izendatuko dute. Bizilagunak festa giroaz zipristindu asmoz, antolatzaileek etxeetako balkoiak berde kolorez apaintzeko deia luzatu dute.

Ekitaldiei dagokionez, goizeko 11:00etan batukada dianarekin festan murgiltzeko oihartzuna zabalduko da. Jarraian merkatu txikia, pintxo-potea, haur jolasak, auzo bazkaria eta haur futbol partida iritsiko dira. Musika atalak Belarminak taldeak beteko du, gauaren amaieran DJari lekukoa pasaz.

Azaroak 2, larunbata.
11:00. Batukada, jai hasiera.
11:00. Merkatu txikia.
11:15. Pintxo-potea eta helduentzako toka txapelketa.
12:00. Haur jolasak, auzoan egindako jokoekin. Buruhandiak izango dira umeen gozamenerako.
14:00. Auzo bazkaria. Norberak bere jana eraman behar du. Edaria, postrea, kafea, eta txupitoa 5 euroren truke. Txartelak Erre-Berrin eta egunen bertan txosnan salgai. 18 urtetik beherakoentzat doan. Ondoren. Kantu saioa Xantosekin
16:30. Futbol partida. Haurrek haurrentzat antolatuta.
18:30. Kontzertua. Belarminak. Ondoren. DJa.
20:30. Jai bukaera

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!