Leire Agirrezabalak denboraldi bikaina darama mendi lasterketa probetan. Ibartarrak larunbatean garaipen berri bat eskuratu zuen, Bizkaian. Gorbeia Suzien Euskal Herriko Txapelketa jokatu zen Zeanurin, eta ibartarrak 3:3:42ko denbora behar izan zuen proba amaitzeko. Bigarren postuan, Elena Loyo sailkatu zen, 3:11:52ko denborarekin. Hirugarren, Nuria Picas iritsi zen helmugara, irabazlearengandik 10 minutura.