Lauburu Ibarrak berdinketa lortu du Zaragozan, partida handi baten ostean

Asier Imaz 2013ko urr. 21a, 12:59

Bederatzi segundoren faltan lortu zuten berdinketaren gola ibartarrek. Partida hiruna amaitu zen, eta ondorioz, Lauburuko areto futbol taldekoak puntu batekin itzuli ziren etxera.

Lauburu KE Ibarrak puntu garrantzitsua lortu zuen asteburuan Zaragozan. Etxeko taldeak azken segunduetan markagailuan aurretik zihoan, baina bederatzi falta zirela, Uzkudunek jaurtiketa gogor bat atera eta hirunako berdinketa jarri zuen markagailuan.

Partida maldan gora jarri zitzaien eskualdekoei, seigarren minutuan Zaragozak lehen gola lortu baitzuen. Colo-Colo taldeak, ordea, berdinketaren gola jaso zuen Fher-en oinetatik, penalti baten ondorioz. Etxekoek ez zuten amore emateko asmorik, eta berriro hartu zuten aurrea. Atsedenaldian markagailuak 2-1 erakusten zuen. Bigarren zatian aldea handitu egin zen, ibartarren kalterako eta Colo-Colokoen onerako. 3-1ekoarekin hasi ziren eskualdekoak maila hobetzen. Joko on horren ondorioz, Arrosek bigarren gola lortu zuen ibartarrentzat, eta Uzkudunek, berdinketarena.

Aitor Arevalo ibartarren entrenatzailea ez zen Zaragozan izan asteburuan, senide bat zendu baitzitzaion. Laurubu KE Ibarrako zuzendaritzak, prestatzaileek, jokalariek eta laguntzaileek elkartasuna azaldu diote Aitor Arevalori une gogor horietan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!