Foru Aldundiaren enplegua sustatzeko programarekin peoi bat kontratatuko du Ibarrako Udalak

Iñigo Terradillos 2013ko urriaren 11

Gipuzkoako Foru Aldundia bultzatzen ari den sektore publikoko enplegua sustatzeko programari esker, Ibarrako Udalak igeltserotzako ofizial eta peoi bat kontratatu nahi ditu.

Lanpostu horietara aukera izateko izangaiak Lanbiden izena emanda egon beharko du, enplegu eskatzaile moduan, eta Ibarran erroldatuta, 2012ko urriaren 1a baino lehen. Eskabideak urriaren 28a baino lehen aurkeztu beharko dira, NANren kopiarekin, Lan-bizitza eguneratuaren kopia, Curriculum vitaea, eta ezintasuna dutenek dagokien egiaztagiriarekin.

Kontratazioak aurtengo azaroaren 15a baino lehen egin behar dira, eta lanaldi osoko bost hilabeterako izango dira. Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntzen du diruz enplegua sustatzeko programa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!