Ibarra, Lizarra eta Algortako herritarrek Euskal Herria Eguna ospatuko dute Lizarran, larunbatean. Jai giroan elkartuko dira bizkaitarrak, nafarrak eta gipuzkoarrak, eta egun guztiko egitarauaren bueltan, euren arteko senidetzea indartzea izango dute helburu: «Euskal Herriko lurralde desberdinetako herritarrak elkartuko gara Lizarran, eta lagun giroan elkar ezagutzen jarraitu edo hasiko gara. Ibarra guztia gonbidatu dute Lizarrara, eta guk ere, herritarrei deialdia egiten diegu bertara joan daitezen eskatuz», azaldu dute Ibarratik. Hitzordua, larunbatean 09:00etan jarri dute, Ibarrako plazan.
Adin guztietako herritarrentzat egongo dira ekitaldiak Lizarran, eta eguerdian, guztiak mahaiaren bueltan eseriko dira, herri bazkarian.
Euskal Herria Eguna ospatzen duela lau urte hasi ziren Ibarran. Orduko hartan, lizartarrak gonbidatu zituzten ibartarrek. Ondoren, Algortako herritarrak elkartu ziren ekimenera, eta aurrerantzean, beste lurraldeekin sortu nahi dituzte harremanak: «Hurrengo urtean Arabako herriren batekin senidetzea gustatuko litzaiguke, eta ondoren, urratsez urrats, Euskal Herriko zazpi lurraldeak ordezkatuak egotea nahiko genuke EH Egunean».
Egitaraua
Irailak 28, larunbata
10:45. Ibarrakoak Lizarrako ikastolaren inguruan elkartuko dira.
11:00. Ongi etorria gaztetxean.
Ondoren. Hamaiketakoa.
12:00. Jokoak herrian barrena.
13:30. Ekitaldia Santiago enparantzan.
14:30. Bazkari herrikoia. Txartelak Lizarran banatuko dira.
17:00. Herrien arteko finala Llanosetan. Errebantxa.
19:00. Kalejira eta poteoa.
21:00. Afari merienda, La Bota elkartean.
22:00. Kontzertuak Santiago enparantzan.
Egunean zehar. Haurrentzako jolasak egongo dira.