Euskal Herria Eguna antolatzeko bilera, gaur

Ataria 2013ko irailaren 19a

Euskal Herria Eguna Lizarran ospatuko dute aurten, irailaren 28an. Lizarra, Algorta eta Ibarrako herritarrak bertan egingo dute topo. Egun hori antolatzeko, Ibarran, bilera egingo dute gaur 19:30ean, Gaztetxe gaineko lokaletan. Herritar guztiak bertara gonbidatu dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!