Mugikortasun Astearen barruan bizikleta bira egingo dute Ibarran, bihar. Txirrindulariak 17:00etan irtengo dira plazatik. Arane, Emeterio Arrese, eta Zaldune auzoa zeharkatu ondoren, berriro ere itzulia plazan amaituko da. Parte hartzaile guztiek kaskoa eraman beharko dute.