Lauburu areto futbol taldeak denboraldi berriari ekingo dio bihar

Ataria 2013ko irailaren 13a

Bihar hasiko da Bigarren B maila Nazionaleko denboraldi berria Ibarrako Lauburu areto futbol taldearentzat. Madrilgo Inter Movistar taldearen aurka jokatuko dute lehen partida. Etxean jokatuko dute ibartarrek, Belabieta kiroldegian, 18:00etan hasita.

Aitor Arevalo entrenatzaileak adierazi duenez, «ilusio handiarekin» ekingo dio denboraldia Lauburuk. «Liga polita izango da eta lehia bizia nagusituko da, taldeen artean oreka handia baitago», adierazi du.

Bestalde, taldetik gogoratu dute bazkide egiteko aukera zabalik dagoela. 30 euro kostako da, eta bazkide direnek doan joan ahalko dute partida guztietara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!