Ibarrako kirol ikastaroetan izena emateko epea zabalik da

Ataria 2013ko irailaren 13a

Urrian hasiko dira Ibarrako Belabieta kiroldegiko ikastaroak, eta dagoeneko zabalik da horietan izena emateko epea. Ordutegi eta egun anitzeko orotariko ikastaroak eskainiko ditu kiroldegiak, hala nola, gimnasia, cycling-a, Tai-Chi-a edo Yoga. Izena emateko epea ikastaroak hasten diren egunera arte izango da zabalik. Horretarako, interesatuek, kiroldegitik bertatik pasa beharko dute, fitxa bat bete beharko baita. Informazio gehiagorako, kirolibarra@yahoo.es helbidera idatzi edo 943671544 telefono zenbakira deitu daiteke.Belabieta kiroldegiko ikastaroak

Multifitnes eta Cycling. Astearte eta ostegunetan 11:00etan, edo astelehen eta asteazkenetan 20:00etan. Hiru hilabeteko prezioa bazkideentzat 66,04 eurokoa da; ez bazkideentzat, berriz, 90,98 eurokoa.

Pilates. Astearte eta ostegunetan 10:00etan eta 19:30ean. Hiru hilabeteko prezioa bazkideentzat 66,04 euro; ez bazkideentzat, berriz, 90,98 euro.

Gimnasia 3. adinekoentzat. Astearte eta ostegunetan goizeko bederatzietan. Ikastaroa doakoa da guztientzat.

Yoga. Astelehen eta asteazkenetan, 11:00etan. Hiru hilabeteko prezioa bazkideentzat, 64,08 euro; ez bazkideentzat, berriz, 90,98 euro.

Abdominalak eta hipopresiboak. Astelehen eta asteazkenetan, 18:30ean eta 20:00etan. Ordu erdiko saioak dira. Hiru hilabeteko tarifa bazkideentzat 33,02 eurokoa da. Ez bazkideentzat, berriz, 45,49 eurokoa.

Cycling. Astelehen eta asteazkenetan 19:00etan; edo astearte eta ostegunetan lau ordutegi ezberdinetan, 09:30ean, 18:30ean, 19:30ean edo 20:30ean. Hiru hilabeteko prezioa bazkideentzat 66,04koa da. Ez bazkideentzat, berriz, 90,98 eurokoa.

Tai-Chi. Astelehen eta asteazkenetan 20:00etan, edo asteazken eta ostiraletan 09:30ean. Hiru hilabeteko tarifa bazkideentzat 64,08 eurokoa da; ez bazkideentzat, berriz, 90,98 eurokoa.

Bosu-Gap eta Cycling. Astelehen eta asteazkenetan, 15:15ean. Hiru hilabeterako prezioa 66,04 eurokoa da bazkideentzat; ez direnentzat, berriz, 90,98 eurokoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!