Ibarra KE elkarteak urteroko txirrindulari proba antolatu du irailaren 15erako, eta arduradunek bidegurutzeak zaintzeko laguntza behar dutela azaldu dute. Horregatik, bazkideei izena ematea eskatu diete, proba baino lehen; horrela, zenbat jende dagoen jakingo dute. Elkartean izen emate orria jarri dute, eta NAN zenbakia eman beharko da. Proba 10:00etan hasten den arren, 08:45ean bertan egon beharko da.