Ibarrako Udaleko kirol sailetik adierazi dutenez, Ibarrako kirolari, klub eta kirol-elkarteek diru laguntza eskaera egiteko aukera dute oraindik. Azaldu dutenez, iragan abuztuaren 8an argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Ibarrako udaleko kirol arloko diru laguntzen oinarriak, eta eskaerak aurkezteko epea irailaren 14an amaituko da.
Informazio gehiago nahi duenak Belabieta kiroldegira jo dezake, 09:00etatik 13:00etara edota 15:00etatik 20:00etara, edota bertara dei dezake, 943 67 15 44 telefono zenbakira.