Matrikulazio epea zabalik du Alurr dantza taldeak datorren ikasturterako

Ataria 2013ko uztailaren 18a

2013-2014ko ikasturteari begira, matrikulazio epea zabalik du Alurr dantza taldeak, uztaila eta iraila osoan zehar. Izena eman nahi duten guztiek aurrematrikula egin behar dute, nahiz eta ordainketa bai uztailean bai irailean egin ahalko den.

Aurreko urteetan osatutako taldeak egun eta ordu berean ariko dira, besterik jakinarazten ez badiete. 2013-2014ko ikasturtean emango dituzten eskolak eta ordutegiak uztailean ezagutaraziko dituzte. Informazio gehiago nahi izanez gero, 635 75 70 48 zenbakira  edo Ibarrako kultur etxeko 943 67 03 99 zenbakira deitu dezakete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!