Euroaginduaren aurkako eskutitza Barne ministroari

Ataria 2013ko uztailaren 16a

Jokin Aranalde iheslari gazteluarraren aurkako euroagindua salatzeko kanpaina jarri dute abian Ibarran. Manuel Valls Frantziako Barne ministroari eskutitzak bidaltzeko eskatu dute Sortutik, eta horretarako egin beharreko urrats guztiak azaldu dituzte. Bidali beharreko gutuna ere zintzilikatu dute sortu.net eta ibarrakosortu.blogspot.com.es webguneetan. Aranalderen aurkako euroagindu eskaria salatzearekin batera, Aitor Zubillaga eta Ibon Fernandez Iradirenak ere salatu dituzte. Manuel Valls-i «konponbide garaia» dela esan diote sortutik, eta Espainiaren eskaria bertan behera uzteko eskatu diote.

Batzar informatiboa, gaur

Paueko epaitegiak uztailaren 16an jakinaraziko du hiru euskal herritarren inguruko erabakia. Euroagindua onartu edo ez, Ibarran batzar informatiboa egingo dute bihar, 19:30ean, plazan. Ibarrako Sortutik eskualdeko herritarrak gonbidatu dituzte batzar informatibo horretara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!