San Bartolome jaietako danborradaren prestaketa lanekin eta entseguekin hasi dira Ibarran. Bertan parte hartu nahi duten 2009 urtetik atzera (aurten 4 urte betetzen dituztenak) jaiotako haur eta gaztetxo guztiek Zubiaurre, Sendi Ekintza, Alai, Danon eta Ostaize tabernetan zein eta Emeterio Arrese kultur etxean jarriko diren zerrendetan izena ematea eskatzen du haurren
danborradaren talde antolatzaileak.
Asteartean hasi ziren entseguekin, eta hurrengoak uztailaren 16an eta 23an, eta abuztuaren 20an izango dira. Entseguak 20:00etan izango dira, Belabieta kiroldegian. Danborradan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik zerrendetan izena emateaz gain, gutxienez bi entsegutan parte hartzea ezinbesteko baldintza dela adierazi dute festa batzordetik.