Ibarrako Udalak zabaldu du euskara ikasten ari diren ibartarrek euskaltegiko gastuei aurre egiteko diru laguntza eskatzeko epea. Interesatuek Ibarran erroldatuta egon beharko dute, euskaltegi edo barnetegiren batean matrikula ordainduta, ikastaroa bukatuta, %85eko asistentziarekin, eta diru laguntza jasotzeko ez dute debekurik izan behar.
Eskaera egin ahal izateko, eskaera orria aurkeztu beharko dute, behar bezala beteta, nortasun agiriaren kopiarekin, matrikularen ordainketaren ordainagiriarekin eta euskaltegiaren ziurtagiriarekin, uztailaren 30a baino lehen, udaletxean.