Subegi kultur elkarteak udako egitaraua aurkeztu du, eta lehen ekitaldia ostiral honetan bertan izango da. 22:30ean, Mus eta Eskoba Txapelketa jokatuko dira. Saritan inskripzioa banatuko dute. Izena emateko unean bertan joan behar da Subegira. Ibarrako elkartetik inguruko herritar guztiak gonbidatu dituzte Mus eta Eskoba Txapelketan parte hartzera.