Uzturpe ikastolako zuzendaritza taldeak Uzturpe ikastolaren jaia ospatzen parte hartu zuten guztiei eskerrak eman nahi dizkie. Guraso, langile, irakasle eta ikasleei antolaketan lagundu eta umore ona jarriz festa alaitu zutelako; Zumeta bizitegiari bere loreak utzi zizkigulako jaialdia apaintzeko; Laskorain ikastolari paellarengatik; Sendi ekintzari sukalde tresnengatik; Zubiaurre tabernari tiketak saltzeagatik; Enrike Rubiñosi soinu lanetan laguntzeagatik eta Ibarrako Udalari bere instalazio eta bitartekoak utzi zizkigulako. Pertsona eta erakunde guzti horiengatik ez balitz izan ezin izango genukeen hain egun ona igaro. Mila esker berriro ere.
Uzturpe ikastola.