Ibarrako jai egitaraurako bozeto lehiaketa martxan jarri du udalak

Ataria 2013ko ekainaren 6a

Ibarrako Udalak abian jarri du aurtengo San Bartolome jaietako egitaraurako bozeto lehiaketa. Ibarrako gaztetxo guztiek parte hartu ahalko dute lehiaketan, eta marrazkiak ekainaren 28a baino lehen aurkeztu beharko dituzte.

Gaia librea da, baina, jai egitaraurako marrazkia aukeratu behar denez, gaiarekin zerikusia izan behar dutela azaldu dute. Teknika librez egin ahalko dira marrazkiak, folio neurrikoak izan beharko dute, eta San Bartolomeak 2013 jarri beharko du, eta Ibarrako armarriak ere azaldu beharko du.

Festa batzordeak izendatutako ordezkariek osatuko dute epaimahaia, eta beraiek aukeratuko dute irabazlea. Abuztuan jakinaraziko dute epaitza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!