Euskal jantzien erakusketa dago ikusgai Ibarrako Benito Izagirre kultur etxean, maiatzaren 24ra arte. Bertan, Alurr dantza taldeak bere azken hiru ikuskizunetarako, hau da, 'Sua', 'Oinazez', eta 'Izanak Dirau, 1512'-rako erabili dituen arropak ere izango dira ikusgai. Guztira 24 jantzi inguru dira, Ramon Garziak azken urteetan egin dituenak. Alurr dantza taldearen ikuskizunetako argazkiak ere egongo dira ikusgai.