Ibarrako neskak Gipuzkoako txapeldun

Ataria 2013ko maiatzaren 14a

Ibarrako neskak Gipuzkoako giza proba txapelketaren lehen edizioko garaileak dira larunbat gauean Aiako probalekuan jokatu zen I. Bizi Iturri Saria irabazi ostean.

300 pertsona inguru bildu ziren larunbatean Aiako probalekuan ikuskizunaz gozatzeko asmoz. Probalariak ordu laurdeneko denboraz aritu ziren 550 kiloko harriarekin, eta denbora tarte horretan ibartarrek 30 plaza egin zituzten, hau da, 840 metro inguru.     

Bigarren Orio izan zen, 29 plaza, zazpi zinta eta 1,10 metro egin eta gero. Hirugarren, berriz, Ergobia taldea sailkatu zen, 28 plaza eta 6 zintako ibilbidea burututa.

Ibarrako neskek giza probetan parte hartzen zuten lehenengo aldia zen, gehienak, soka-tira taldeko partaideak baitira. Duela hilabete gutxi batzuk hasi ziren txapelketa hau prestatzen Garikoitz Etxeberriaren eskutik Zaldibiako taldearen aurka egitekoak ziren desafio bat bertan behera geratu ondoren. Oraindik txapelketa ofizial moduan legestatu ez badute ere, lortu dute dagoeneko lehen saria ibartarrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!