Jaione Bengoetxea irakasleak Ibarrako Udalaren lankidetzarekin ahozko ingeles eta frantses eskolak emango ditu dohainik, urritik maiatzera. Parte hartu ahal izateko 1997an edo lehenago jaioa eta Ibarran erroldatuta egotea beharrezkoa izango da. Apirilaren 30era bitarte eman ahalko dute izena Euskara zerbitzuan edo kultur etxean, interesa dutenek.