Ibarrako Alurr Dantza Taldeak dantza ikastaro bat antolatu du, nahi duen herritar ororentzat. Apirilaren 16tik maiatzaren 28ra arte izango da, asteartero, 20:45etik 22:00etara, dantza taldearen lokal zaharrean, hau da, Ibarrako Ibai-Gain kaleko 6. zenbakian. Pate hartu nahi dutenek ez dute aurretik izena eman beharrik izango, nahikoa izango dute ikastaroko lehenengo egunean, apirilaren 16an azaltzearekin.
Alurr eguna, San Joan sua edota Ibarrako jaiak badatozela eta, Alurr Dantza Taldeak herritarrei ekimen horietan dantza eginez parte hartzeko aukera eman nahi die dantza ikastaroaren bitartez. Hala, muxikoak, larrain-dantza, eta beste hainbat plazako dantza ikasi eta errepasatuko dituzte. Dantza taldetik herritar oro animatu dute parte hartzera.