Katua eta arratoia, etxean goxo

Ataria 2013ko apirilaren 3a

Aste Santuko oporrak luzeak izan ohi dituzte etxeko txikienek, eta Ibarrako Udalak aste honetarako hainbat ekitaldi antolatu ditu beraiei zuzenduta. Atzo, Rosa Maria Martinezen txanda izan zen, eta Etxean goxo emanaldia eskaini zuen. Haur eta guraso ugari gerturatu zen, eta txotxongiloez gozatzeko aukera izan zuten, kultur etxean. Gaur, ordea, Bertsolharitza ipuin kontaketa izango dute Ibai Esoain eta Lankuren eskutik, eta bihar, Kiki, Koko eta Moko pailazoen Natura gara emanaldia izango da. 17:00etatik aurrera Ibarrako kultur etxean izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!